Itxi

Amarauna

ORDU DIGITALA

Digi-atala: Euskal Fedibertsoa eta Disney Plus euskaraz

Guraso talde bat Disney Plus-eko edukiak euskaraz ere emititzeko sinadura bilketa bat egiten ari da Avaaz plataformaren bitartez; umeen hizkuntza eskubidea defendatzea da helburu nagusia.

  • Mickey Mouse Disneyren 'Erratz sorgindua' filman

    Mickey Mouse Disneyren 'Erratz sorgindua' filmaren eszena batean

    25:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Disney Plus, Estatu Batuetako telebista, bideo edo streaming zerbitzua martxoaren 24an ailegatu zen gurera. Plataforma erraldoi honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu bertan ikusten diren telesail, marrazki eta filmak, baina ez euskaraz, eta guraso talde batek Disney Plus-eko eskaintza euskaraz ere eskaintzeko sinadura bilketa bat jarri du martxan. Avvaz plataformaren bitartez ari dira sinadura bilketa egiten eta dagoeneko ia 5.000 sinadura bildu dituzte.

Gorka Juliok bere aldetik Euskal Fedibertsoari buruz hitz egin nahi izan digu. Federazioak eta unibertsoak osatutako akronimoa dela esan digu, eta hau osatzen duten tresnek elkarren artean hitz egin dezaketela. Azalpena osatzeko adibideak ere eman ditu: Mastodon. Mikroblogintzarara sare soziala da da Mastodon, eta honen moduan sarean dira baita ere audioak batzen dituen baleafunk.eus eta foro zberdinez osatuta dagoen lemmy.eus.

Gure inguruko kutsadura murrizteko ideiak ere jaso ditugu. Ikerketa baten arabera labur-labur erantzuten ditugun email edo mezuak ekidingo bagenitu askoz karbono gutxiago isuriko genuke: 'Ok', 'Oso ondo', 'jasota' edo antzerako eratzunak.