Itxi

Amarauna

ORDU DIGITALA

Digi-atala: Badakizue zein izan den aurten gehien deskargatu dugun aplikazioa?

Bziber lehiaketaz hitz egin digu Itsaso Paia antolatzaileak eta Libe Mimenzak eta Egoitz Gonzalezek Google-n gora beherak eta sortu berri dituzten hainbat aplikazio izan dituzte aztergai

  • Tik Tok aplikazioa antolatu duten Bziber lehiaketako logoa

    Tik Tok aplikazioa antolatu duten Bziber lehiaketako logoa

    41:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea amaitzen ari den egun hauetan gai ezberdinei buruzko rankig-ak geroz eta ugariagoak dira, eta ohikoa den moduan, aurten gehien jeitsi dugu aplikazio zein izan den jakinarazi dute. Tik Tok sare sozialaren aplikazioa izan da arrakasta gehien izan duen eta errealitate honen aurrean Azkue Fundazioak Tik Tok sare sozialean Bziber lehiaketaren bigarren edizioa hasi du. Bizkaiko 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da eta Itsaso Paia antolatzaileak azaldu dizkigu argibide guztiak.

Google bilatzailean aurten zein hitz izan zen bilatuena ere ezatugu dugu, eta Libe Mimenzak eta Egoitz Gonzalez gure blogariek Google bilatzaileak asko honetan izan dituen arazoak aztertu dituzte. Gogoratu aste hasieran Google eta honek eskaintzen dituen zerbitzu asko erori egin ziren. Zer gertatu zen eta honek zer suposatzen digun aztertu dute gure blogariek.

Ikasle taldeek sortu berri dituzte aplikazioak ere izan ditugu mintzagai. Alde batetik UPNAko ikasle batek Iruñeako tabernen segurtasuna baloratzeko sortu duen 'safeout'  aplikazioa, eta beste aldetik Gipuzkoako EHUko kanpuseko Elvira Zipitria zentroko aforoa kontrolatzeko beste ikasle batek atera duen aplikazioa.

Eta amaitzeko, Jesus-en aurpegia adimen artifizialaren bitartez irudikatu duen argazkilariaz hitz egin dute, eta mintzagai izan dute baita ere giza cyborg-a.