Amarauna
Mia Rissannen, finlandiarra
'Saunatik kanpora sartu-irtenean ibiltzea, kontraste hori da saunak duen onena'
UNESCOk kultur ondare immaterial izendatu du finlandiar sauna. Mia Rissannen eta Joseba Osa Euskal Herriko Saunazaleen Elkarteko kideak dira. Saunaren kultura aberatsa hobeto ezagutzen lagundu digute.
-
finlandiar sauna
22:46 min
Finlandiarren eguneroko bizitzan erabat erroturiko ohitura delako, norberaren gorputza garbitzeko nahiz higienerako ez ezik, norberaren gogamena garbitzeko ere, pertsonaren baitaren bakerako ere, bitarteko egokia delako izendatu du UNESCOk ondare immaterial finlandiar sauna. Finlandiarren mugikortasunari erabat lotzen zaio sauna; toki batetik bestera joaten zirenean, etxea bera eraiki baino lehen, sauna altxatzen zuten. Mia Rissannen eta Joseba Osa Euskal Herriko Saunazaleen Elkarteko kideak dira, eta kuktura aberats hau hobeto ezgautzen lagundu digute.