Amarauna
Bi aurpegi
98 urte, covid-19a gainditu eta irakaskuntzako aholkuak eman dizkio Josefak Maiderri
Josefa Vergara eta Maider Unanue: biak irakasle, biak koronabirusa pasata. Euskadi Irratiko amaraunak batu ditu bakoitzak bere esperientzia konta dezan. Zaharrena gazteenari aholku ematen aritu zaio.
-
Josefa Vergara eta Arantxa Arza
24:45 min
Josefa Vergara, 98 urte. Arantzan jaio, Legazpin hazi eta bizi eta orain donostiartuta dago. Bizi osoko ofizio bokazionala izan du irakasletza. Berdin gertatzen zaio Maider Unanueri ere, 26 urte, Araman jaioa eta orain Lazkaon bizi.
Otxarkoagako Artatsen aurrena, eta Irungo Lekaenean orain, irakasle da, bokazioz bera ere. Gustura entzun ditu 98 urteko amonaren aholkuak.
Biak, gainera, covid-19 pasa dute. Arin, baina Josefaren kasuan ahanztura eragin zion, Maiderrenean nekea eta egunerokotasuna burutu ezina. Orain biak euren onera etorrita, Euskadi Irratiko "Amarauna"k batu ditu.
Maider Unanue Euskadi Irratiko estudioan.