Itxi

Amarauna

Joskintza

Jostorratza eta hariarekin edota makinarekin, josi eta josi

Poltsak, sofarako estalkiak edota gortinak egiteko dela, edota jantziak konpondu edota beste bizitza bat emateko, geroz eta jende gehiago hasi da josten.

  • Josteko makina bat. Pxhere.com

    Josteko makina bat. Pxhere.com

    16:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Batzuk zaletasuna berreskuratu dute, beste batzuei berriz pandemiak piztu die josteko gogoa. Era batera edo bestera izan, azken hilabeteotan gora egin du josteko makinen salmentak eta baita oihalenak ere.

Irati Egibar lankidea Donostiako Asun Dominguez moda akademian izan da. Ikastaroetan izena eman duen jende kopurua nabarmen hazi eta eta online klaseak ematen ere hasi dira. Bakeroak estutu, kremailera aldatu... asko hutsetik hasten dira ikasten.