Amarauna
Adingabe transexualak
Xuban, 17 urteko transexuala: "Orain, ni neu izan naiteke"
EUSKADI IRRATIA
Naizen adingabe transexualen familien elkarteak "Naizen" izeneko kanta aurkeztu berri du. Estreinaldia aprobetxatuz, Xuban izeneko Irungo gazte transexualarekin hitz egin dugu.
-
Naizen elkartearen bideoklipetik hartutako irudia.
36:21 min
Duela urte bat eta erdi esan zien guraso eta anaiei bera zein zen Xubanek. Lagunak eta eskolako kide eta irakasleak etorri ziren gero. Berak argi zuen zein zen, baina besteek ez duten ikusten. Egoera horrek batzutan paper bat errepresentatzera eraman zuen, baina, igarotzea egin ostean, "naizen bezala espresatu naiteke", esan digu.
Dena den, traba burokratikoak oztopo izan ditu erregistro zibilean izena aldatzeko, eta oraindik borrokan dira, bera eta gurasoak, aldaketa hori gauza dadin. Espainiako Gobernuak prestatu duen 'Trans Lege' berriarekin tankera horretako eragozpenak desagertzea espero dute, besteak beste, Naizen Elkartea osatzen duten 200 familiek. Bea Sever Elkarteko ordezkariak esan digunez, lege berria garrantzitsua izango da, halaber, transexualitatearen despatologizazioa eta adingabeen genero autodeterminazioa bermatuko dituelako. Entzun hemen elkarrizketa osorik!