Amarauna
Chillida Leku
Osasungintzako profesionalentzat laguntza, besteak zaintzen jarrai dezaten
Unai Urreaga | EiTB Media
"Osasun Leku" izeneko programa jarri dute abian Chillida Leku museoan. Lanaldi luze eta estres egoeren ondorioak arintzeko lagungarri izan nahi du ekimenak.
-
Jabi eta Ainara Chillida Lekun.
17:12 min
"Besteengan pentsatu eta norbere burua alde batera utzi dugu askotan". Halaxe onartu digu Ainara Amunarrizek. Berak eta Jabi Ayesak Donostia Ospitalean egiten dute lan.
Ez dira lehenengo lerroan aritzen, ez dituzte gaixoak artatzen, baina gertutik ari dira bizitzen pandemiaren ondorioak. Ospitalea berez leku zaratatsua dela, baina COVID 19-a iritsi zenean "isilatasunak harritu" zuela aitortu digu Jabik.
Museoak Juan Carlos Irurzun psikiatrarekin batera prestatutako ibilbidea osatu ondoren hitz egin dugu Ainara eta Jabirekin, eskultura eta zuhaitz artean.