Amarauna
Arrantza
Angulak, arriskuan?
Unai Urrega | EiTB Media
Euskadiko Anguleroen Elkartea osatu dute berrehun bat angulazalek. Beraien iritzia kontuan hartzea nahi dute, edozein erabaki hartu aurretik.
-
Angulatan, Oria ibaian.
21:59 min
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren esanetan, azken 50 urteotan %4ra jaitsi da Euskadiko ibaietako angula kopurua.
Baina datu hori ez da zuzena sortu berri den Euskadiko Anguleroen Elkartearen ustez. Alderaketa bereziki ona izan zen urte batekin egiten dela diote Unai Eizagirrek eta Ugutz Rotaetxek. Eizagirre elkarteko presidentea da eta Rotaetxe presidente ordea. Lehena Oria ibaian aritzen da angulatan, bigarrena, berriz, Butroi ibaian. Tradizioari eutsi eta arrantzan jarraitu nahi dute, beraien aurrekoek egiten zuten bezala.