Amarauna
Adinekoen egoitzak
Urte gogorra, baina birusak kutsatutakorik ez Mutrikuko Mikel Deuna egoitzan
45 egoiliar bizi dira Mutrikuko egoitzan. Langileak, berriz, 94 dira. Azken hauetako zenbait kutsatu dira, baina egoiliarrik ez. Etengabe aldatu dituzte protokoloak, baina balio izan du.
-
Mutrikuko Mikel Deuna egoitzako gelan, zuzendari, erizain, erabiltzaile eta familiakoekin solasean.
28:14 min
Aintzane Uriguen zuzendariak eta Guruzne Arreitunandia erizainak aitortu digute oso urte gogorra pasa dutela COVID 19agatik. Egoitza txikia izanik, eta harreman estukoa, gogorra egin zaie egoiliarrekin distantzia hartu beharra, etengabe protokoloak aldatu beharra.
Antzera hitz egin digu Sabino Arrizabalaga, 87 urteko egoiliarrak.
Eta Mari Karmen Oiangurenen alabak, Yolandak, ama ondo egon dela adierazi digu, baina zaila egin zaiela ezin besarkatua eta bideo konferentziaz komunikatu beharra.