Itxi

Amarauna

'Kattalin ez da jaio' komikia

'Kattalin ez da jaio' , abortuaz eta tabuez Eider Morenok idatzitako komikia

Gertatu zitzaion arte, berak ez zekien abortuaz ez zekiela ezer. Umea galtzean gorputzak erantzuteko moduez eta batez ere, dagoen informazio ezaz marraztu du aurrenengo pertsonan.

  • Kattalin ez da jaio liburuaren azala

    Kattalin ez da jaio liburuaren azala

    15:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bost haurdunalditik bat eteten da, Euskadiko estatistikek hori diote, baina ezkutuko gaia izaten jarraitzen du oraindik ere.

Duela urte batzuk haurdun gelditu zen Eider Moreno, eta handik hiru hilabeteetara eten zen prozesua. Abortu naturala izan zuen. Emakumearen historian betidanik gertatu izan den gertaera bat den arren, oso arrotza egin zitzaion prozesua. "Ikaragarriak iruditu zitzaizkidan abortuen gaineko ezjakintasuna eta informazio eza; jakin nahia eta ezina", dio Morenok. Komikia kaleratuta, gaia desdramatizatzea eta naturalizatzea du helburu.Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeita izan ditugu bidelagun tertulian.