Itxi

Amarauna

Emargi taldea

"Pornoa da gazteen sexu-heziketa eta praktikatu nahi duten bortizkeriaren arrazoia"

TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Oiane Menika Bilboko Emargi taldeko sortzailea eta gizarte hezitzailea gonbidatu dugu Amarauna saiora. Postituzioa, gazteen sexu-heziketa eta gizartearen uste ustelak izan ditugu mahai gainean.

  • Oiane Menika Emargiko sortzailea eta gizarte hezitzailea

    Oiane Menika Emargiko sortzailea eta gizarte hezitzailea Amarauna saioan

    19:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Neskek ere ez dakite nolakoa den euren klitoria. Gazteek ez dute heziketa sexu-afektiborik jasotzen eta horrek ondorio larriak ditu gero", Oiane Menika gizarte hezitzailearen hitzetan. Hori dela eta, hitzaldiak eskaintzen jarraitu eta gida bat lantzeko asmoa du Emargi sortu berri duten taldeak. 13 eta 17 urte arteko gazteen artean, 10etik 7k pornografia ikusten du normalean Euskal Autonomia Erkidegoan. "Pornoarekin eszitatzen badira, normala da gero hori praktikara eraman nahi izatea eta horrekin gozatuko dutela pentsatzea. Modu bortitzean jokatzen dute sexu-heziketarik ez dutelako", Oiane Menikak Amarauna saioan azaldu duenez.

Horrez gain, prostituzioan aritzen diren emakumeekin lan egitea da euren erronka nagusia."Postituzioan dabiltzan emakumeei ez zaizkie baliabideak ematen haien bizitza aldatu ahal izateko", Menikaren hitzetan.

Datuei erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik 2000 emakume inguru bizi da prostituzioaz eta Bilbo da prostituzioa gehien kontsumitzen den hiria.  Armen ondoren, diru gehien mugitzen duen lanbidea da prostituzioa mundu eta Europa mailan.