Itxi

Amarauna

Anarkismoa gaur egun

Anarkista izatea zer da gaur egun? Iban Urbistondo eta Asel Luzarragaren eguneraketa

Nagore Telleria | EiTB Media

Beren burua anarkistatzat ez duten asko jokaeratan oso anarkistak direla diote biek, izan abertzale, komunista, feminista edo antifaxista. Taupada anarkista non dagoen aztertu dute Amaraunean.

  • Anarkisten sinboloa

    Anarkisten sinboloa

    21:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 18an beteko dira 150 urte Parisko komuna aldarrikatu zutela. Historia liburuetan ez ezik, gaur egun mugimendu anarkista zertan den galdetu diegu beren burua anarkistatzat duten Asel Luzarragari eta Iban Urbistondori. Mugimendu anarkista handien aroa atzean ikusten du Luzarragak, txikia eta saretua bai ordea. Black lives Matter mugimenduan zein Errekaleorren taupada anarkista ikusten du berak. Baita Jaurlaritzak aldarrikatzen duen Auzolanean ere.

Iban Urbistondok ere egitura horizontal eta asanblarioz funtzionatzen duten taldeak ekarri ditu akordura, eta mugimendu libertarioen adibideak jartzen hasita, eskola libreak edota zaharren bizitoki komuniotario askeak.

Ekofaxismoaren mehatxuaz eta gaur egungo anarkismoaren egingarritasunaz gogoeta egiteko ere baliatu dute biek ahala biek.