Amarauna
XX. mendeko ekintzailea
Iberdrola, Iberia, Cemex edo SER irratiaren haziak erein zituen ekintzaile bilbotarra
Gorka Otaegi | EiTB Media
XX. mende hasierako enpresa, erakunde eta gertakari garrantzitsuen atzean izan zen Horacio Echevarrieta. Itzal handiko enpresari, ekintzaile eta politikaria izan zen
-
"Horacio Echevarrietaren 150 bizitzak" liburuaren azala
17:22 min
Madrilgo GRAN VIA urbanizatu zuen, Bartzelonako Metroko linea eraiki, Niagara ibaian teleferikoa jarri, Bilboko zabalgunea sustatu, Iberia hegazkin konpainia sortu, Iberduero eta Cemex-en sorreran parte hartu, Cadizko ontziolak berpiztu, Getxoko Punta Begoñako galeriak eraiki…
Hori gutxi balitz, Bilboko "El Liberal" egunkaria modernizatu, Unión Radio (gaur egungo SER irrati kate espainiarra) sortu, artistak bultzatu, estropadetan parte hartu, Europako Errege etxeekin harremana izan, politikan aritu, zazpi seme-alabaren aita izan...
150 bizitza betetzeko adina lan, proiektu eta ekimen sustatu zituen duela 150 urte jaiotako Horacio Echevarrieta bilbotarrak. Gonzalo Arroitaren, Maria Peraitaren eta Javier Amezagaren "Horacio Echevarrietaren 150 bizitzak" izeneko liburua euskaratu du Iñaki Frierak. Berak kontatu dizkigu XX. mende hasierako ekintzaile garrantzitsuaren nondik norakoak.