Itxi

Amarauna

Bidasoaldeko suteak hilabete

Asteburu lazgarri haren oroitzapenak jaso eta ondorenak aztertu ditugu adituekin

Urruñako eta Berako alkateen testigantzak jaso ditu Unai Urreagak. Jarraian, asteburu hartan lehen lerroan lan egin zuen Tomas Aierbe basozainarekin izan da Gorka Peñagarikano, lur kiskaliei begira.

  • Duela hilabete izandako sutearen ondorenaz aritu gara Amaraunan. | Iturria: Nafarroako Gobernua

    Duela hilabete izandako sutearen ondorenaz aritu gara Amaraunan. | Iturria: Nafarroako Gobernua

    30:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dagoeneko hilabete igaro da Nafarroan hasi eta Gipuzkoara eta Lapurdira hedatu zen suak Bidasoaldeko lurrak kiskali zituenetik. Lurrak, jada, udaberria heltzearekin batera, ari dira kolore berdea eskuratzen. Gainazala, gutxienez, badirudi naturak berrartu duela, baina Tomas Aierbe basozainak azpimarratu digu kalteak oraindik jakiteke daudela, ikerketa sakon bat egitea beharrezkoa delako biodibertsitateak jasan duen kaltea zenbaterainokoa den ezagutzeko. Baina horrez gain, asteburu lazgarri hura ere oroitu dugu: nola bizi izan zuen, zer bizipen izan zituen eta basozainen artean nola antolatu eta zehazki zertan aritu ziren kontatu digu.

Tomas Aierberen testigantza, ordea, saioaren azken partean jaso dugu. Izan ere, hasieran, Urruñako Filipe Aramendi eta Berako Aitor Elexpuru alkateekin aritu gara hizketan. Zein oroitzapen eta zer balorazio egiten duten adierazi digute, eta batez ere, pairatu dituzten kalte ekonomikoen berri izan dugu.