Itxi

Amarauna

Kutxa Bira Argentinatik

Kutxa Bira abiatzera doa Argentinatik, euskaldunen irudi eta mezuak barruan dituela

Arantxa Arza | EiTB Media

Viedma-Patagonesetik gaur abiatuko da Iparra-Hegoaren ekimenez. Diasporako euskaldunen mezuak ekarriko ditu Euskal Herrira. Bira hori Maiatzaren 30-31an amaituko da Urruña eta Seguran.

  • "Kutxa Bira" kartela

    "Kutxa Bira" kartela

    16:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rocio Bazterra Viedma Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxean euskara irakasle da eta berak kontatu digu zer ekitaldi prestatu dituzten eta nola "bete" duten egurrezko kutxa bira diasporatik. Erakundeek babestu egin dute ekimena eta horrekin oso pozik daude Argentinako euskaldunak.