Itxi

Amarauna

Migratzaileak

Mugetako errealitateaz, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako egunean

Unai Urreaga | EiTB Media

Irun eta Hendaia arteko mugan bezala, munduko beste hainbat mugatan migratzaileek bizi duten egoeraz eta etorkinek paperak lortu arte egin behar izaten duten bideaz aritu gara.

  • Migratzaile batzuk, Irunen.

    Migratzaile batzuk, Irunen.

    31:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oinez ezin eta igerian, jomugara iristeko ahaleginean. Sorterritik atera zirenean amets zuten helmuga, gertu baina aldi berean urrun baitago oraindik.

Afrikatik Kanaria Uharteetara lehendabizi, penintsula osoa zeharkatu eta Irunera handik. Eta Bidasoaz beste alderako bidean, oztopoa. Mugan Frantziako poliziak jarritako kontrol zorrotzak.

Horregatik, uretara salto egin, beste irtenbiderik ez dute ikusi batzuk. Azken egunotan gutxienez bi migratzaile erreskatatu behar izan dituzte, onik, baina mela-mela eginda. Hala salatu du Irungo Harrera Sareak.

Arrazakeriaren kontrako egunean, migratzaileen egoerari erreparatu diogu. Irungo Harrera Sareko Josune Mendigutxiak eman dizkigu argibideak. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen, eta Venezuela eta Kolonbia arteko mugetako berri ere bildu dugu, Iñigo Bilbao eta Arantxi Padilla lankideen eskutik. Eta Ainize Vazquez eta Aitana Gomez ikasleekin ere hitz egin dugu. Etorkinen errealitatearen berri emateko komunikazio kanpaina egin dute Gipuzkoako Sos Arrazakeria elkartearekin batera.