Itxi

Amarauna

Unai Beroiz

Aitona Migueli familiakoentzat ateratako argazkia, mundu osora hedatua eta saritua

Unai Urreaga | EiTB Media

Unai Beroiz fotokazetariak duela urtebete aitonari atera zion argazkiak oihartzun handia izan du. "The Guardian"ek publikatu zuen eta berriki zilarrezko BIFA saria eskuratu du Budapesten.

  • Unairen aitona Miguel, kristalaren atzean. Egilea: Unai Beroiz.

    Unairen aitona Miguel, kristalaren atzean. Egilea: Unai Beroiz.

    20:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko apirilaren lehenean lanean zen Unai Beroiz Uharten, aitona bizi den herrian. Etxeko ezkaratzera jaisteko eskatu zion, haren berri izateko gogoa baitzeukan. Baina pandamia zela eta, kristalaren alde banatatik agurtu behar izan zuten elkar. Unai Beroizek une horretako argazkia atera zuen. Biak aurrez aurre, esku ahurrak bat eginda, baina kristala tartean dutela. Urrun baina hurbil.

Familiakoei bidaltzeko asmoz atera zuen irudia Beroizek, baina sareetan zabaltzea erabaki zuen, eta ezustean egundoko oihartzuna izan zuen. Hainbat komunikabidek erakutsi zuten argazkia, baita "The Guardian"ek ere, bost zutabetara. Oraintsu gainera, zilarrezko saria eskuratu du Budapesteko BIFA jaialdian.

Pandemia garaiko lan martxaz hitz egin digu Unaik. Hasieran kale hutsei atera zizkieten argazkiak, ospitaleetara eta zahar etxeetara sartzeko mugak baitzituzten. Eta horren pena du. Hasieran behintzat, errealitatearen alde hori ez erakutsi izanarena.

Orain berriz, gauzak lehengoratzen ari dira poliki-poliki eta prentsaurrekoak "aspergarriak" direla onartzen duen arren, faltan botatzen zituela dio, autonomoa baita eta lanak diru etorria esan nahi baitu.

Aita Mari ontzian Mediterraneoan egin berri duen egonaldiaz ere hitz egin digu Beroizek. Aitonak Nafarroan itsasorik ez dagoela eta azkar itzultzeko esaten zion bilobari, baina migratzaileen errealitatea ulertzen du, Extremaduran jaio eta Frantzian ibilitakoa baita hura ere, Nafarroara bizitzera etorri aurretik.