Amarauna
Zaintza sareak Irunen
Zaintzen duten komunitateei buruzko jardunaldiak egin dituzte Irunen
Gorka Otaegi | EiTB Media
Hiritik At kooperatibak, Parean elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dituzte apirilaren 24ko jardunaldiak, Irungo Palmera Monteron.
-
Zaintza sareei buruzko jardunaldiak Irunen.
35:05 min
Irungo Palmera Monteron egon da Gorka Otaegi, zaintza sareei buruzko jardunaldietan. Administrazioak bere herritarrak nola zain ditzakeen eta erakunde publikoek herritarren arteko zaintza nola bultza dezaketen aztertu dute; bidenabar, pandemia garaian sortutako zaintza sare komunitario eta herritarrak ere izan dituzte hizpide. Batetik, Donostiako, Errenteriako, Oiartzungo eta Tolosako udal ordezkariekin hitz egin dugu; eta, bestetik, Emagineko, Hiritik At kooperatibako eta Parean elkarteko kide banarekin jardunaldietan hausnartu denaz aritu gara.