Itxi

Amarauna

Zarata

"Ez dugu normaltasunera itzuli nahi"

Gorka Otaegi | Eitb Media

Ez dute nahi normaltasuna itzultzerik. Pandemiari esker lasaitasuna irabazi dute, baita bizi kalitatea ere. Leku zaratatsuetan bizi den jendeari kosta egingo zaio zarata "normalak" berriro jasatea

  • Donostiako Alde Zaharreko bizilagun batzuek ez dute zarata "normalak" itzultzerik nahi

    Donostiako Alde Zaharreko bizilagun batzuek ez dute zarata "normalak" itzultzerik nahi

    24:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Berriz ere, ezingo dugu etxean lasai egon, ezingo dugu egun osoan leihoa zabaldu ere egin", dio bere ohetik A-8a ikusten duen Marijo Fernandez Lopezek, "itxialdi gogorrean ezin genuen sinestu zer-nolako ixiltasuna genuen etxean". Bilboko Errekalde auzoko bizilagunak uste du etxeratze aginduaren ostean bizi-kalitatea galduko duela. Antzeko egoera dute taberna ugari dituen Donostiako Alde Zaharrean ere: "uste dut murrizketen ostean egoerak okerrera egingo duela", azaldu du Marta Barandiaran auzokideak, "terrazak ugaldu eta handitu egin dira, eta jendea taberna-gosez da. Berriz ere zaratek ez digute utziko geure etxean lasai egoten". Zamudioko Haurreskolan ere beldur dira, zarata noiz itzuliko zain: "berriz ere itzuliko dira hegazkinak, eta berriz ere isildu beharko dugu haurrekin kantuan ari garenean horietako bat pasatzen den bakoitzean". Hala adierazten du bere kezka Eider Bilbao koordinatzaileak.

Litekeena da pandemiak geure zaratarekiko tolerantzia murriztu izana. Hala dio Jon Gago psikologoak; Miren Arizti otorrinolaringologoak, berriz, egunerokoan entzuten ditugun zaratek entzumenari egin diezaioketen kalteez ohartarazi gaitu. "Zarata bat entzutra ohitu gaitezke, baina belarria ez da inoiz ohitzen, berdin-berdin kaltetzen da". Entzun zarataren itzuleraz Gorka Otaegi lankideak egindako erreportajea.