Amarauna
Aniztasunaren ekitaldia
Dohainak mugak baino handiagoak direnean
Sormenak ez duela mugarik erakutsi dute egunotan Oiasso, Topic eta Chillida Lekun aritu diren artistek.
-
Telmo Irurtea, Aniztasunaren ekitaldian, Zabalaga baserrian.
15:40 min
Simon Ezquiagak abeslari eta aktore izatea zuen txikitako amets. Eta jendaurrean abesten aritzea, hori jada lortu du. 22 urte ditu donostiarrak.
Telmo Irureta zumaiarrak berriz, bere desgaitasunaz barre egiten du, eta barre eginarazten die besteei, barre galanki. Benetako inklusioa, Aniztasunaren ekitaldia bezalakoak egin beharrik ez izatea litzatekeela esan digu.
Jakes Txapartegik 12 urte ditu eta ikusmen arazoak ez dira muga berarentzat pianoa jotzeko. Hiru kontzertuko "biran" pozik hartu du parte.
Eta Verdini dantza taldeko lagunek ere entseguetan ondo ikasitakoak, gogotsu erakutsi dituzte egunotan jendaurrean. Duela egun batzuk telebista saio batean egin bezala, gustoko lekuan aldaparik ez dagoela agerian utzi dute.