Amarauna
''Ametsen Hariztia''
Harizti margotua baso solidario bihurtu dute Arabako Kexaa herrian
Jexus Artetxe | EITb media
Artisten laguntzaz Arcos de Quejana jatetxe eta hoteleko arduradunek beren lurretan dagoen hariztia margotu dute.
-
Arabako Kexaa herriko harizti margotua.
12:48 min
25 artistak hartu dute parte. Bakoitzak bere erara, oso ezberdinak diren irudiak zuhaitzetan zanpatuz eta betiere natura-ingurua errespetatuz egin dituzte margoketak.
Zuhaitz bakoitzaren itzalpean, babestua baleude bezala, hainbat gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteri eskaini diete lekua baso horretan. Ekimen artistikoa da, beraz, baina baita solidarioa ere. Bihartik aurrera, igandero, bisitak egingo dituzte. Proiektuaren lehen urratsa 2015ean egin zen, hotelak 20 urte bete zituenean.