Itxi

Amarauna

Saharako gatazka

Gasteiztik Madrilera, Saharako herriaren eta eskubideen alde

Gorka Peñagarikano Goikoetxea | EITb Media

Ekainaren 19an egingo dute bat Madrilen hainbat lekutatik joandako martxek, Espainiako gobernuari esku hartu eta giza eskubideak babestea eskatzeko.

  • Ezkerretik eskuinera: Jesus Garay, Najua Jatri eta Jesus Garay, Gasteizko estudioetan. | Utzitakoa.

    Ezkerretik eskuinera: Jesus Garay, Najua Jatri eta Jesus Garay, Gasteizko estudioetan. | Utzitakoa.

    20:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxa hasi aurretik, Najua Jatri Gasteizko gazte ekintzaile saharrara, Janette Lopez martxaren Euskadiko koordinazio taldeko kidea eta Jesus Garay Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarraren lagunen elkarteko Arabako kidea elkartu ditugu mahaiaren bueltan. Lelo eta aldarriak Madrilera daramatzate, eta hainbat eskualde eta autonomia erkidegoetatik abiatu diren lagunekin egingo dute bat. Iruñetik, adibidez, ekainaren 4an irten ziren.

Espainiako Erregeak eta Gobernuak bere garaian hartutako erabakiarengatik dagoela Sahara gaur egun dagoen moduan salatzen dute, eta horregatik Saharar herriaren etorkizuna neurri handi batean haien esku dagoela diote. Carmen Calvo presidenteordearen adierazpenak ere kritikatu dituzte, borondate falta leporatuz.

Aldarria Madrileraino eramango dute. Deskoloniazazio arazoa dela uste dute eta aldarria Madrileraino eramango dute. Saharako baliabide naturalak "espoliatzeko" interesak ikusten dituzte, eta horien aurrean nazioarteko legedia eta giza eskubideak lehenstea eskatu dute.