Amarauna
Japoniako Sakea
Sakea: Arroza, ura, kojia eta legamia. Japoniako "garagardoa"
Arantxa Arza | EITb Media
Xabier Sanchez eta Mikel Garaizabalekin sakea, Japoniako edari ospetsua, ezagutu dugu. Maiatzean arroza erein, iraila aldera bildu eta neguan egiten dute sakea, 6 hilabeteko hartziduraren ondoren.
-
Sake mota desberdinak
19:54 min
Mikel Garaizabalekin eta Xabier Sanchezekin ezagutu dugu Japoniako edaria. Durangon astean zehar egin duten dastaketan elkar ezagutu eta "Amarauna" saioan, Japoniako edari tradizionalaren berri eman digute. 12-14 gradukoa, arroza du lehengai, baina hura bazain inportantea da ura. Japonian gainera, aroma askotako urak dituzte eta horiek egiten dute sake bakoitza berezi. Edalontzia ere berezia, 200 urtetik gorako upategietan gordetzen dituzte. Zedrozko kupeletan.