Itxi

Amarauna

Errolda soziala

"Nahikoa da herri batean bizi garela frogatzea, bertan erroldatua izateko"

Migratzaileentzat errolda eskuratzeak duen garrantzia azpimarratu du Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak. Erakunde publikoen lana dela diote, baina ez dagoela bermatuta salatzen dute.

  • Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen bandera. Argakizkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea.

    Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen bandera. Argakizkia: Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea.

    13:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tamsir eta Ousman, Euskal Herrira etorritako bi senegaldarri bere etxean erroldatzeko aukera eman zien lagun batekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan. Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeko kidea da eta azaldu digu ez dela gardentasunez hitz egiten errolda sozialari buruz. Berez, berak egindakoak ez lukeela "ohikoa" izan behar esan digu. Herritarrok laguntza sareak sortu bai, baina erroldaren inguruko ardura nagusia administrazioarena dela nabarmendu digu.

"Egunek kontetan" izenburua jarri dioten bideo batean azaltzen dute Tamsir eta Ousmanen kasua.

Azken batean, gehienok ditugun eskubideen jabe izateko, 3 urtez gurean bizi izan direla frogatu behar dute migratzaileek. Eta kontagailua lehenbailehen martxan jartzeko beharrezkoa dute errolda agiria lortzea. Baina horretarako zailtasunak izaten dituzte.

OEEko kide honen laguntzari esker, Tamsir eta Ousmanek familia sortu eta biek lana daukate gaur egun.