Amarauna
Ospitaletako elikadura sistema
Ospitaletako elikadura sistema hobetzeko Europako adibideak ezagutu ditugu
Arantxa Arza | EITb Media
Frantzia, Danimarka eta Ingalaterrako ospitaletan elikadura jasangarria izan dadin: bertako ekoizleen janaria erabili, janari gutxiago xahutzeko app eta esperimentuak, langileriaren inplikazioa...
-
Ospitaletako janari-bandeja. Temp-rite.
24:33 min
Goiuri Alberdi EHUko ikerlari eta nutrizioan doktorea: Osakidetzan, elikadura sistema jasangarria izan dadin, ez dago protokolorik martxan. Horretarako gakoen artean aipatu dizkigu: janari gutxiago xahutzea, bertako ekoizleen elikagaiak erostea, sukaldean berean prestatzea, staffa inplikatzea... 2030erako ospitaletako elikadura sistema jasangarriago egiteko programa abian da eta hori garatzen ari dira EHUko Renasence programatik Orkestra institutuarekin batera.