Amarauna
Liburutegi Sozial Ibiltaria
Katalogotik kanpo dauden euskarazko liburuei bizi berria eskainiz
Ane Agirre | EITb Media
Liburuz betetako gurdi bati tiraka, bi igandetik behin Iruñeko Navarreria kalean liburuak banatzen aritzen da Ander Barandiaran.
-
Bi igandetik behin, Navarreria kaletik, liburuak banatzen aritzen da Ander Barandiaran.
12:54 min
Liburutegi Sozial Ibiltaria. Horixe da Ander Barandiaranen apustua. Duela bi mendeko egunkari saltzailea bailitzan, katalogotik kanpo dauden euskarazko liburuak jendartean banatzen ditu, bi igandetik behin, Iruñeko Navarreria kalean.
"Saltzen ez diren liburuak, katalogotik kanpo dauden horiek, suntsitzen dituzte. Mina eman zidan. Kutxak irekitzen, gainera, aitaren Mundu txikia liburua topatu nuen. Euskal literatura eskura jarri nahi dut; bat norberarentzat eta beste bat oparituz sarea sortzea da helburuetako bat. Bestea, gizartean aldaketa sortzea".
Doakoak dira, oraingoz, bi igandetan berrogeita hamar banatu ditu.