Itxi

Amarauna

Eguzki energia aztergai

Eguzki energia, alternatiba gero eta sendoagoa. Ekiola kooperatibak eta irakaslearen lezioa

Nagore Telleria | EITb Media

Azpeitian sortu dute aurrenengo Ekindar kooperatiba. Hektarea bateko lursailean, 400 familiarentzat hornidura lortuko dute Aitor Bereziartua zinegotziak dioenez. Ekiola proiektua aurkeztu digu Amagoia Barandiaranek, eta ehuko energia berriztagarrien irakasleak Aitor Urrestik eman digu alde teorikoa.

  • Eguzki panelak

    Eguzki panelak

    39:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energiaren Euskal Erakundeak sustatuta, Mondragon aldeko Krea taldearekin Ekiola kooperatibak ari dira sortzen Euskal Herriko hainbat lekutan. Aurrengoa Azpeitian sortu dute eta orain bazkide taldea osatzen ari dira. Dagoeneko lursaila aukeratuta daukate, herrigunetik bi kilometrora. Aitor Bereziartuak kontatu du zein urrats egin dituzten orain arte. Ekiola proiektuaren zuzendariak, Amagoia Bereziartuak ,kooperatibak sortzeko orduan ematen duten gidaritza eta laguntza zerbitzua zertan datzan kontatu du.

Aurki sortuko dira Arabako koadriletan eta Donostian ere eguzki energia baliatuko duten kontsumo talde kooperatibak. Aitor Urresti EHUko ingenieritzako berriztagarrien irakasleak, argindarraren prezioa garestitu den honetan, alternatiba ontzat dauka taldean eguzki energia parke txikiak sortzea. Gainera, tarifa elektrikoa altuena den orduak dira eguzki gehieneko orduak, eta kontuan hartzeko alternatiba da eguzki energiarena berarentzat. Diru-laguntzak ere gero eta handiagoak dira. eta inbertsio txiki batekin, 25 urterako hornidura ziurtatzen du. Oraintxe, goraldi betean da energia fotoboltaikoa.