Itxi

Amarauna

Kolonbia polizia protestak

Lorea Undagoitia, Mugarik gabe: "Kolonbiako poliziaren indarkeriak ikara sortzen du gorputzean"

Sos Kolonbia nazioarteko behatzaile taldean, 13 herrialdetako ordezkariak izan dira Kolonbian indar polizialen zapalkuntzaren lekukotzak jasotzen. Hilketak, desagertzeak, eta era guztietako gehiegikeriak jaso ditu taldeak.

  • Kolonbia kaleko protestak

    Kolonbia kaleko protestak

    19:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apirilaren 28an, gobernuak egin asmo duen zerga erreformaren aurkako mobilizazioak hasi ziren Kolonbian eta manifestarien kontrako indarkeriak ez du etenik izan harrezkero.  Giza eskubideen Ameriketarako batzordeak egindako txostenak, poliziak hil dituenak gutxienez 70 direla dio, baina Fiskaltzak 21 baino ez ditu zenbatu.  Human right watch erakundeak ere, indar polizien gehiegikeria salatu du behin eta berriz. Lore Undagoitia bueltatu berri da Kolonbiatik. Pereiran izan da behatzaile lanak egiten. Giza eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakundetako ordezkari eta ekintzaile joan dira Sos Kolonbia taldean, 3 hilabete hauetakako gertaerak jasotzera. Orain txostena osatzen ari dira eta harik eta naziorteko erakunde gehienengana iristen da asmoa. Eskaera berriz bikoitza: batetik, merkataritza itunak egiteko orduan giza eskubideen urraketak kontuan hartzea eta bestetik Europako herrialdeek Kolonbiari arma gehiago ez saltzea.

Luze jardun dugu berarekin Kolonbiako indarkeriaz. Indar polizial eta parapolizialen gehiegikerien aurrean, Uribistak diren askok ere gobernuaren kontrako jarrera hartu dutela ikusten du berak.