Itxi

Amarauna

Sü Azia Elkartea

XiberoKazt: Zuberera ikasteko podcast berria

Sü Azia elkarteak Zuberoako euskalkia aldarrikatzeko eta ikasteko podcasta sortu du. Jean Bordaxarrek argibideak eman ditu, eta bide batez, abuztuaren 6an egingo duten 'Pottoka Gaua' emanaldiaz ere aritu da.

  • Zuberoa

    Zuberoa

    12:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuberera hobeto ulertzeko eta hitz egiten ikasteko tresna berria jarri du martxan Sü Azia elkarteak: XiberoKazt. Testu eta kantuen bidez, euskalkira gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Jean Bordaxar elkarteko kide da, eta podcastaren nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.

Era berean, Pottoken Elkarteak 50 urte bete dituela eta, 'Pottoka Gaua' izeneko emanaldia osatu du Bordaxarrek. Emanaldiaren zuzendari artistikoa da, eta behin bakarrik eskainiko duten emanaldia izango da. Abuztuaren 6an, Baionako Zezen plazan izango da: musika, dantza, abeslariak, eta nola ez, pottokak ez dira faltako.