Itxi

Amarauna

Proiektu berria

Kroketak.eus: Km 0 kroketak

Bertako produktuekin egindako kroketak egin eta saltzen dituzte Patxi Ruiz de Samaniegok eta Juan Gilek. Kroketa onak egiteko gomendioak ere ematen dituzte euren atarian.

  • kroketak

    kroketak

    10:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain gutxi jarri dute martxan Juan Gilek eta Patxi Ruiz de Samaniegok Kroketak.eus. Arabako hainbat saltokitan saltzen dituzte, Altsasun ere bai, eta sarean erosteko aukera ere eskaintzen dute. Bertako produktuekin egindako kroketak dira: Gesaltzako gatza, Kanpezuko irina, Lumagorri oilaskoa... eta aurki denda fisikoa ere zabalduko dute.

Baina etxean egin nahi badituzue, gomendio batzuk ere eskaintzen dituzte euren blogean.