Amarauna
Kantauri Itsas Ondarea museoa
Jabier Txapartegi: 'Estatuko itsas propultsiorako lehen motorra Zumaian fabrikatu zen'
Jesus Artetxe | EITb Media
Itsasontzien eta ontzigintzaren tresneria erakusten du Zumaiako museo ireki berriak, guztiak urte askoko altxorrak direnak: iparrorratzak, aingurak, lemak, sestanteak, kronometroak, argazkiak... Jabierren bildumazaletasunari eta gogoari esker osatu da museo berria.
-
Jabier Txapartegi, Kantauri Itsas Ondarea museoaren sortzailea
22:56 min
Uztailaren 16an, Karmengo Amabirjinaren egunean ireki ditu Zumaiako Kantauri Itsas Ondarea museoak. Zumaian itsasontzietarako motor-fabrikek historian izandako garrantzia omendu nahi du Jabier Txapartegi zumaiarrak sortu duen museoak. Urterik onenetan, Zumaian 15 ontziola ere bazeudela adierazi digu; eta Alfontso XIII.a Espainiako erregea ere nola etorri zen Zumaiara 1928an, Yeregui Hermanos itsas motorren fabrika bisitatzera.