Itxi

Amarauna

Tokioko Olinpiar Jokoak

"Bertako jende gehienak ez zuen Olinpiar Jokoak egitea nahi eta hoztasunez jarraitu dituzte"

Unai Urreaga | EITb Media

Gari Ortigosa eta Sho Hagiorekin hitz egin dugu. Tokioko Euskal Etxeko lehendakaria da lehena eta zuzendaria bigarrena. Bat euskalduna jaiotzez; bestea, berriz, euskara bere kabuz ikasitako japoniarra.

  • Gari Ortigosa eta Sho Hagio

    Gari Ortigosa eta Sho Hagio

    22:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemia garaian ez dute begi onez ikusi japoniar gehienek Olinpiar Jokoak egin izana. Hala kontatu digute Tokioko Euskal Etxeko lehendakari Gari Ortigosak eta zuzendari Sho Hagiok.

Tokioko kaleetan apenas nabaritu den ezer berezirik. Iaztik zintzilikatutako kartelek gainera, hiriari itxura "kuriosoa" eman diotela azaldu digute.

Egunotan gainera, kutsatu kopuruak gora egin du hirian eta txertaketa ere ez doa askok nahi bezain azkar.

Bestalde, pandemiagik euskal etxeak ezin izan du ekitaldirik antolatu azken aldian, nahiz eta hori den Ortigosaren asmoa. Hagioren esanetan, zoom bidez egon dira harremanetan euskal etxeko kideak, ia denak, bera bezala, Japonian jaiotakoak.