Itxi

Amarauna

Arkeologia

"Arkeologia ez da dibertimendua, ondarea denona da eta aztarnategiak altxor preziatua"

AA|Amarauna

Aranzadik udaro antolatzen ditu indusketa saioak eta gero Zorroagako hezurtekan biltzen eta sailkatzen ditu laginak azterketa arkeologikoa egin ahal izateko. Hara hurbildu eta Jesus Tapia Arkeologia prehistorikoan adituarekin hitz egin dugu.

  • Indusketa arkeologikoa

    Indusketa arkeologikoa

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Historia zatiak jasotzeko indusketak egitea ohikoa izaten da uda garaian. Aditu, boluntario eta ikertzaile elkarrekin aritzen dira lanean sekretu arkeologikoaren bidez iragana nolako izan zen aztarnak ateratzeko.

Aranzadik uda oro antolatzen ditu indusketa saioak, adituen gidaritzapean, horretan aritu nahi duten boluntario gazteentzat. Indusketa horietan aurkitutako laginak aztertu egin behar dira gero, hezur edota objektu horiek gordean daukaten informazio guztia lortu eta ordenatzeko. Hori, laborategiko lana izaten da.  

Aranzadi Zientzia Elkarteak lagin horiek Zorroagako hezurtekan biltzen eta sailkatzen ditu gero azterketa arkeologikoa egin ahal izateko. Hara hurbildu gara 'Amarauna' saioan, eta bertan topatu dugu Jesus Tapia Arkeologia prehistorikoan aditua indusketa lanetatik bildutako laginak aztertzen.