Amarauna
Atezain eta auto-aparkatzaile
Egoi Eizagirre: "Ferrari baten motor-hotsak eta bibrazioak ez du parekorik"
9 urte daramatza Donostiako Londres hotel ezaguneko atezain eta auto-aparkatzaile lanetan. Bezerorik etorri izan zaie hotelera Kontxako badiako olatuen hotsak loa galarazten ziola, kexaka.
-
Egoi Eizagirre, Donostiako Londres hoteleko atezaina
19:32 min
Pasadizo eta anekdota bitxiak kontatu dizkigu Egoi Eizagirre zarauztarrak. Auto-marka hura ezagutzen ez eta autoari atea nola irekitzen zitzaion asmatzeko hogei minutu behar izan zituenekoa; autokarabana erraldoia hotelaren atarira etorri zenekoa; edozein huskeriagatik hoteleko egonaldi osoa haserre igaro zuen bezeroarena; Kontxako hondartzarako sarrera pribatua non dagoen galdetzen dietenekoa...