Itxi

Amarauna

Dantza

Noemi Alvarez: "Nafarroan dantza tradizionala ez da zaintzen"

AA|Amarauna

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak asteburuan zuen emanaldia Los Arcos zirkuituan. Baina, azkenean, enpresa antolatzaileak kilikiak hobetsi ditu.

  • Nafarroako Dantzarien Biltzarra

    Nafarroako Dantzarien Biltzarra

    8:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Dantzarien Biltzarrean hilabete zeramatzaten Los Arcoseko zirkuituan zuten emanaldia prestatzen. Baina, Larrain Dantzaren Jota Zaharra beharrean, enpresa antolatzailearen erabakia izan da kilikiak erakutsaraztea motoziklismo lasterketan.

Ilusioa zapuztuta eta penatuta sentitzen dira pandemiak euren jarduna ia erabat eten duelako. Haserre hitz egin du Noemi Alvarez Nafarroako Dantzarien Biltzarreko presidenteak: "Nafarroako dantzak oso aberatsak dira. Ondarea ez badugu zaintzen, nork egingo du? Arte eszenikoen artean dantza folkloriko eta tradizionala atze atzean utzi dute".