Itxi

Amarauna

BIgarren lanaz

Bitartean musika taldea: XIX-XX mendeetako migrazioa musikaren bidez kontatzen

Maria Agirre | EITb Media

Garazi Navas, Haritz Ezeiza, Sebastian Ustarroz eta Ixiar Jauregik osatzen dute Bitartean musika taldea. Bigarren lana atera dute, 'Kreole' izenekoa. Euskaldunen migrazioa hizpide hartuta osatzen dituzte kantuak.

  • Bitartean kreole

    Bitartean taldeko Garazi Navas eta Haritz Ezeiza

    17:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

XIX. eta XX. mendeetako EHko migrazio mugimenduak kontatzen ditu Bitartean taldeak musikaren eta dantzaren bidez. Migratu zuten denak ez zirela aberastu islatu nahi dute, eta askorentzat esperientzia oso gogorra izan zela. Izan ere, askok gaztetatik utzi zuten jaioterria, eta etxearekin hartuemanak erabat etenda.

Antonio Zabalak 1984an argitaratutako Amerikanoak liburua hartu dute oinarritzat, eta horrez gainera, inguruko hainbat pertsonaren lekukotasuna ere inspirazio iturri hartu dituzte musika osatzeko. Getxo folk jaialdian parte hartu dute. Garazi Navas akordeoi jotzailea da, Haritz Ezeiza txistularia, Sebastian Ustarroz gitarrista eta Ixiar Jauregi perkusioan aritzen da. Sebastian Ustarroz Argentinarra da, gainontzekoak Hernani eta Usansolokoak.

Bigarren lana kaleratu dute, Kreole izenekoa. Datorren urtean 10 urte beteko ditu taldeak.