Itxi

Amarauna

Ibilgailu jasangarriaren azoka

Auto hibrido entxufagarriak eta elektrikoak salgai, eta hidrogenozkoak ere ikusgai Ficobako Ekodrive azokan

Jexus Artetxe | EITb Media

Euskadin auto elektriko eta hibridoen salmentak % 54,6 egin du gora irailean; eta dieselen matrikulazioak, berriz, % 58 behera. 2025. urterako auto berri guztiak Internetera konektatuta egongo dira eta aseguru-etxeek hori ere kontuan har dezaten aplikazioa garatu du Flock enpresak.

  • Ekodrive azokako autoak Ficoban

    Ekodrive azokako autoak Ficoban

    24:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekodrive, ibilgailu jasangarriaren azokan diren auto-kontzesionario batzuetako arduradunekin hitz egin du "Amarauna"k. Etorkizuneko ibilgailuek nolako energia erabiliko duten ez dago finkatuta, zalantzak asko dira oraindik. Dena den, hibrido entxufagarriaren aldeko apustua egiten dute auto-saltzaileek. Antton Peñak 2015.ean sortu zuen Flock enpresa. Droneen hegaldientzako aseguruak egiten dituzte, eta orain 'konektatutako' ibilgailuentzat ere aseguruak egiten hasi dira.