Amarauna
Bilbao Bizkaia Harro
Bisita gidatuak Bilboko bost toki esanguratsutara, LGBTI kolektiboaren historia ezagutzeko
Frankismotik gaurdainoko LGBTI pertsonen memoria berreskuratzeko bisita gidatuak antolatu dituzte Bilbon. Bisita hunkigarriak izatea nahi dute antolatzaileek, lekukoen bideo-testigantzez hornituak, LGBTI kolektiboaren borroka eta sentimenduen erakusgarri. 15 egun barru, bigarren bisitak.
-
Bilbao Bizkaia Harro
15:20 min
Bisita gidatuaren Bilboko bost toki zehatzak honakoak dira: Bilboko Justizia Epaitegien kanpoaldea, Plaza Biribila, Areatza, Alde Zaharra eta Bilbo Zaharra. Horietako bakoitza izan da azpimarragarria LGBTI kolektiboarentzat, toki horiek bai baitute arrazoi pisuzkoa gay, lesbiana zein pertsona transexual nahiz intersexulen eskubide-borrokan. Bisitan parte hartu duen herritar baten iritzia ere jaso dugu Amarauna irratsaioan.