Itxi

Amarauna

Osasun Mentalaren Eguna

Cristina Frias: "Gaixotasun mentalek ez lukete tabu izan behar. Lasai hitz egin dezagun"

Maria Agirre | EiTb Media

Osasun Mentalaren Egunean egitaraua prestatu du Loratzen elkarteak Abadiñon. Cristina Frias da elkarteko arduraduna, eta bere testigantzaren berri eman nahi izan du. Gaisotasun mentalek ez lukete tabu bat izan behar, baina era berean sufritzen duenari aitortu behar zaio.

  • Tabuak eta mitoak apurtu nahi dira Osasun Mentalaren egunean.

    Tabuak eta mitoak apurtu nahi dira Osasun Mentalaren egunean.

    7:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaisxotasun mentalak erdigunean jarri ditu pandemiak. Inoiz baino gehiago, antsietateaz, deprezioaz eta beste gaisotasun mental batzuei buruz hitz egiten da azkenaldian. Baina bereziki, protagonistak hau da, gaisotasun horiek sufritzen dutenak hasi dira euren testigantzak ematen. Eta lehenbadiziko testigantzaren ondoren, beste bat animatu da berea ematen, eta atzetik gehiago etorri dira. Lehendabizi sare sozialetan biluztu dira, baina kalera ateratzea ere beharrezkoa ikusi dute. Hala egin dute Abadiñon. Bertan sortu berri den Loratzen elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du osasun mentalaren egun honetan. Cristina Frias taldeko arduraduna da. Amaraunan kontatu duenez, batez ere gazteak daude elkartean. Cristinak berak antsietatea eta depresioa pairatu izan ditu, baina terapiari esker aurre egitea lortu du.