Amarauna
Portuko emakumeak
Bizkaiko portuetako 18 emakumeren testigantzak "Itsasoan Gaittun" dokumentalean
Arantxa Arza | EITb Media
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Gaittun elkarteak ekoitzia eta Gema Arrugaeta argazkilariak zuzendua. Historian zehar emakumeek portuetan izan duten garrantzia eta gizonezkoen lanaren ondoan bizi izan duten diskriminazioa islatzen ditu dokumentalak.
-
"Neskatila" Bermeoko portuan
24:13 min
Itsasoan Gaittun dokumentalak erakutsi du portuetako emakumeek sarea josi, arraina jaso, banatu eta guztia koordinatu ere egin izan dutela historian zehar.
Pasioz bizi dute langintza, baina gehienek nabarmendu dute euren lanak ez duela nahikoa errekonozimendu izan eta eurak ere ikusezinak izan direla.
Dokumental honetako emakumeen testigantzen arabera, amaitzear dira portuetako emakume langileak.