Amarauna
Rikardo Arregi Sariak
Beñat Zaldua eta 'Basilika' podcastekoen biharamun gozoa
Uani Urreaga | EITB Media
Zorionak esateko deitu diegu Beñati eta Jone Uriarte `Basilika´podcasteko kideari.
-
Beñat Zaldua eta Jone Uriarte
11:33 min
"Oinak lurrean eta sinetsita" hitz egin digu Beñat Zalduak, bart "ezusteko galanta eta polita" hartu ondoren. Garako kazetariak "Nola iritsi gara honaino" artikulu sortagatik jaso du Kazetaritza Saria. "Pandemia hasieran egunerokoa jarraitzea egokitu zitzaidan, gero semea jaio eta horrek, zorionez, distantzia hartzera behartu ninduen" aitortu digu Zalduak. Umea paseatuz irakurri eta irakurri ibili dela eta "nola horrelako mikroorganismo txiki batek horrelako triskantza eragin zezakeen" azaltzen saiatu dela kontatu digu.
'Basilika' podcastekoentzat ere "sekulako sorpresa" izan da Komunikazio Saria jaso izana, eta "pixka bat" ospatu dutela esan digu Jone Uriartek. "Orain dela urtebete eskas hasi ginen eta sariak indarra ematen digu lanean jarraitu eta gure lanean sinesteko". Sei programa ezberdinek osatzen dute podcasting espazioa "eduki kulturalak kritikoki lantzeko".