Amarauna
Mugikorra
'Ez da mugikorra, bonba bat da umeei ematen dieguna'
Neska mutikoei mugikorra zenbat urte dituztenean erosi, hortxe guraso askok izaten duen zalantza. Miren Ros hezitzaileak langa 16 urtean jartzea proposatzen du. Asier eta bere seme Aitorrekin ere hitz egin dugu.
-
Nerabe batzuk mugikorrarekin
20:48 min
Miren Ros hezitzailea eta "Gure aukera, guk 16" proiektuko kidea da. Gaur egun utopia dela argi izan arren, 16 urte bete arte neska mutikoei mugikorrik ez erostea defendatzen du. Hainbat arrisku aipatu dizkigu, ziberjazarpena adibidez, baina baita menpekotasuna, isolamendua, antsietatea, depresioa edota ikusmen arazoak ere. "Behin mugikorra etxean sartuta, oso nekeza da erabilpenaren gaineko kontrola izatea. Pareta baten kontra joatea da", esan digu Rosek.
Gakoa taldearen indarra dio. Onartu digu, guraso askori beldurra ematen diela, beraien seme edo alaba taldean azkena izateak eta horrek bultzatuta ari dela jaisten sakelekoa erosteko adina.
Asierrek bere kasua kontatu digu. Hainbat gurasok itun moduko bat egin zuten, eta hala, Aitor semeak, 13 urte ditu, eta oraindik ez dauka mugikorrik. "Hobea da futbolean jolastea, mugikorrarekin ibiltzea baino" esan digu Aitorrek. "Albokoak ez badauka, zuri ez dizu inporta" gaineratu digu.