Itxi

Amarauna

Tasio Arrizabalaga, Egiari Zor

Arrizabalaga: "Kasu hau 1962koa da, eta oraindik ez da ezer argitu"

Gorka Peñagarikano | EITb Media

1962an erail zuten Martuteneko kartzelan, Vixente Lertxundi Mayoz. Familiak memoria eta justizia eskatzen du, eta omenaldia egin diote igande eguerdian, Donostiako Txomin Enea parkean. Egiari Zor Fundazioko Tasio Arrizabalaga elkarrizketatu du Amaraunak.

  • Tasio Arrizabalaga, Euskadi Irratiko estudioetan.

    Tasio Arrizabalaga, Euskadi Irratiko estudioetan.

    13:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anarkista zen Vixente Lertxundi Mayoz donostiarra; Gros auzokoa, jaiotzez. 1962ko abenduaren 27an, "me han matado, me han matado" oihuka, laguntza eske, topatu zuten Lertxundi Mayoz Txomin Enea inguruan, kale bazterrean; izatez, Martutenen espetxeratuta zegoela. Memoriarik ez, justiziarik ez, eta erreparaziorik ez, orduz geroztik.

Egiari Zor fundazioko Tasio Arrizabalaga eledunarekin hitz egiteko parada izan dugu Amaraunean, eta, berak, gertakari honen berri emateaz gain, memoria eraikitzearen alde urratsak ematearen garrantzia azpimarratu du. Erakundeen inplikazioa eskatu du.