Amarauna
Elkarrekin bizi eta hil
Mercedes eta Jesus zangozarrak elkarri eskutik helduta hil dira 84 urterekin ospitalean: Hauxe da istorioa
Nagore Telleria | EITb Media
Raquel Perez bikotearen alabak kontatu digu erietxe banatan izan dituztela gurasoak, eta elkartu dituztenean hil direla biak, bi minutuko tartearekin. Bizi oparia eta heriotzaren erregaloa izan dela dio berak, eta esker oneko hitzak izan ditu ospitaleko langile guztientzat.
-
Adineko bi pertsona elkarri eskutik helduta
24:45 min
Sinestesina dela aitortzen du gurasoak galdu dituen alabak, baina horixe dela nahi zutena, biak elkarrekin hiltzea. Ez omen zuten inoiz apartatu nahi. Jesus erietxeratu zuten aurrena, Mercedes gero, eta emaztea ere ospitalean zegoela kontatu ziotenean, orratzak erauzten ahalegindu zen gizona emaztearengana joateko.
Azkenean, biak elkarrekin jarri zituzten eta etxekoak despedituta bake-bakean hil ziren biak. Raquel Perez alaba, Alaia Elgeta familiaren gertukoak eta Alejandro Zuza Zangozako parrokoak kontatu digute bien istorioa.
Arantxa Urretabizkaiak eta Onintza Enbeitak osatu dute konktakizuna eta "Amarauna" saioko entzuleek ere kontatu dituzte beren bizipenak.