Itxi

Amarauna

Pobrezia energetikoa

Aitor Urresti: "Etxebizitzaren birgaitze energetikoarekin % 20tik gorako aurreztea lor genezake"

Unai Urreaga | EITb Media

Pobrezia energetikoa izan dugu hizpide energia berriztagarrien tartean. Etxea ondo isolatuta izatearen garrantzia azpimarratu digu Aitor Urrestik.

  • Emakume bat sukaldean lanean

    Emakume bat sukaldean lanean

    25:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pobrezia energetikoaren aurkako astean, errealitate horri begiratu nahi izan diogu. Oihana Aristondo eta Eneritz Onaindia EHUko ikerlariek lagundu digute arazo honen atzean zer dagoen argitzen. Alde batetik, pertzepzioa, adibidez, etxea tenperatura egokian mantendu ezina. Eta bestetik, gastua, fakturak ordaintzeko orduan atzerapenak izatea esaterako. Hainbat aldagai neurtzen dira. Aldagai subjektiboei begiratuta, gurean hamar etxetik bat dago pobrezia egoeran. Baina neurtzen diren parametro guztietakoren batean arazoak dutenak etxeen laurdena dira.

2008ko krisiaren ondorioz okertu egin zen egoera eta azken urteotan hoberanzko bilakaera izan den arren, pandemiak berriz ere zaildu egin ditu gauzak.

Datuek diote familia ugariek eta emakumeek jasaten dutela gehien pobrezia energetikoa.

Hori argazkia. Eta egungo testuinguruan, elektrizitatearen eta gasaren prezioa ikusita, ez da itxaropenerako motibo handirik.

Aitor Urrestik eman dizkigu energia kontsumoa murrizteko aholku batzuk. Esaterako, 1980. urtea baino lehen eraiki ziren etxebizitzen kasuan, birgaitze energetikoaren bidez aurrezpen handia lor litekeela azaldu digu. "% 20tik gorakoa eta egoera okerrenean dauden eraikinen kasuan % 50 murriztu liteke energia kontsumoa". Kostu handiko obrak izaten diren arren, luzera errentagarria dela zehaztu digu.

Bestalde, leihoak aldatzeak % 5 inguruko aurreztea dakarrela kontatu digu. Galdarei dagokienez, batzuk 20 urtetik gora iraun dezaketen arren, 15 urtetik aurrera aldatzea pentsatzen hastea komeni dela dio.

Gaur egun dauden laguntzei buruz ere hitz egin digu. Bai etxea isolatzeko, baita bono soziala eskuratzeko ere.