Amarauna
Ukrainako gerra
Iñaki Otamendi, Bake-Ekintza Antimilitarista elkarteko kidea: "Ez da arma gehiagorekin konponduko"
Unai Urreaga | EITb MEdia
Centre Delàs elkarteak antolatuta "Escola de Pau" formazio zikloa egin dute Donostian, "Gerra ekidin eta bakea sustatu" lemapean. Gatazkak gainditzeko indarkeria-ez aktiboa defendatzen dute.
-
Gerra soldadu ukrainarra
15:54 min
Gerrarik gabeko mundu bat imaginatzea ez al den ameskeria galdetuta, "bakea ez da utopia" erantzun digu Iñaki Otamendik, nahiz eta bizi dugun egoeran "arma bat hartzea epika edo heroismoarekin" parekatzen dela uste duen.
Centre Delàs elkarteak urteak daramatza bakearen eta armagabetzearen alde lanean eta Donostiako jardunaldiak testuinguru berezian iritsi dira, nahiz eta gerra lehertu aurretik hasi ziren antolatzen.
Ukrainako gatazkan desertatzea erabakitzen duten pertsonei babesa ematea beharrezko jo du Otamendik, eta Euskal Herrian armagintza sektoreak duen pisuaren aurrean, konbertsiora jo behar dela uste du: "Berandu gabiltza", esan digu.
Diplomazia ez dela gerra lehertzen denean bakarrik erabili behar nabarmendu digu, "bide horiek askoz lehenago indartu behar ziren, gatazka izozkailuan utzi beharrean". "Orain Putin da egoera honen arduradun nagusia, baina atzera begira, diplomaziarako aukera asko zeuden". Hala, "NATOk segurtasuna bermatu beharrean, gerra eskenatoki honetara hurbildu" gaituela dio Otamendik, azken urteotan ekialdera egin duen hedapenarekin.