Amarauna
Etorkinak dantzak
Etorkinak dantzan jarri dituzte Errenteriako Dantzagunean, bizi duten egoera islatzeko
Maria Agirre | EITb Media
AGISAS Gipuzkoako integratzaile sozialen eta animatzaile sozio kulturalen elkarteak ekimena abiatu du etorkinekin Errenteriako Dantzagunean, dantzaren bidez etorkinek bizi duten egoera islatzeko. Ekimenean parte hartu dute Mohamed Oubimizek eta, Hatim El Falik.
-
Dantzaz-eko ekimenean parte hartu duten kideak
14:38 min
Etorkinak eta dantzariak elkartu dituzte, dantzaren bidez etorkinek bizi duten egoera islatzeko. Ekimenean parte hartu dute Marokotik etorritako bi gaztek: Mohamed Oubimizek, eta Hatim El Falik. Bientzat dantza ikuskizun batean parte hartzea berria izan da, gainera, jende aurrean aurkeztu behar izan dute. Dantzaz-eko zuzendariak, Fernando Saez de Ugartek esan duenez, horrelako ekimenak errepikatzeko asmoa dute.
Dantzaz-eko hiru dantzarik parte hartu dute proiektuan: Marina Eskizabel, Laura Gomez eta Maddi Gaztelumendik. Kontatu dutenez, Mohamedek eta Hatimek bizi izandakoa entzun zuten, eta ondoren, guztien artean koreografia prestatu.