Amarauna
Ardo azokak hastera doaz
Mikel Garaizabal: "Gaur egungo ardo azokak agenda handitzeko eta produktu berriak aurkezteko dira"
Arantxa Arza | EITb Media
Pandamiagatik, bi urtean egin ez diren ardo azokak udaberrian egingo dituzte: Barcelona win week, Madrilgo Gourmet edota Düsseldorfeko Prowin. Bakoitzak bere izaera du baina gaur egun gehien batean bezeroak fidelizatu eta produktu berriak aurkezteko izaten dira ardoaren azokak.
-
Mikel Garaizabal sommelierra
21:29 min
Durangon egingo duten Ardo Saltsa azokaz aritu da Iñaki Uribe, antolatzailea eta berak nabarmendu digu, besteak beste, zein garrantzitsua den ardo karta egokia edukitzea jatetxe eta tabernetan. Ondo egindako ardoen arbel bat oso garrantzitsua izan litekeela adierazi digu. Bestalde, Arturo Villanuevak, Biba Ardoak kooperatibako arduradunak, martxoaren 20 eta 21ean Donostiako Tabakaleran egingo duten azoka dela eta Euskal Herriko ardo ekologiko eta mahastizain txikien garrantzia eta etorkizunaz hitz egin digu.