Itxi

Amarauna

Zea Mays taldeak 25 urte

Zea Mays taldearen mende laurdena Jon Basagurenek, Galder Perezek eta Edurne Garmendiak kontatuta Amaraunean

Nagore Telleria | EITb Media

"Itsasoa" kantarekin Gaztearen maketa lehiaketa irabazi zutenekoa gogoratu du Garmendiak. Basagurenek berriz, abesti arrakastatsuenen egitura goraipatu du eta Perezek taldearen ekipo izaera. Aurrenengo diskoko azal itsusia, Negua Joan da eta euskara ariketetan eta beste bitxikeria batzuk

  • Zea Mays taldea taula gainean

    Zea Mays taldea taula gainean

    24:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zea Mays taldeak musikan 25 urte egin dituela ospatzeko kontzertua dute Santana 27n eta haien ibilbideari errepasoa egin diote Euskadi Irratiko Zidorrean saioko Jon Basaguren musikariak, Radio Euskadiko Galder Perezek eta Zea Maysek adina urte Gaztea irratian egin dituen Edurne Garmendiak.