Amarauna
Urubiak natura zaintzen
Nerea Pagaldai biologoa: "Urubiek kontrol lana egiten dute, gauez saguak janez"
Arantxa Arza | EITb Media
Urubia hontz mota bat da, Euskal Herriko bigarren handiena. Hegazti hori nekazal giroan zein hiriguneetan nola moldatzen den ikertzen ari da Nerea Pagaldai Agiriano, EHUko biologo arrasatearra. Hontzek bezala, Nereak ere gauez egiten du ikerketa lanaren zati handi bat.
-
Urubia
20:25 min
Urubien inguruko tesia bukatzen ari da Nerea Pagaldai arrasatearra. Txikitan ontzen beldur bazen ere, gaur egun Euskal Herriko bigarren hontz handiena ikertzen ari da. Zehazki, nekazal zein hiriguneetan nola moldatzen den ikertzen dihardu. Donostian egiten du batez ere, hiriguneetako ikerketa lana.
Nerearen esanetan, kontrol lana egiten dute urubiek, gauez saguak eta antzerakoak jaten dituzte.